Batzen /static/img/favicons/fav196.pnggaituena

Dokumental osoa Guaixe Foru plaza 23, 1 Altsasu #batzenGaituena Behera

Eskerrik asko

Maider Betelu Ganboak eta Alfredo Alvaro Igoak Batzen gaituena galaren aurkezleak izan behar zuten, baina Maider bakarrik agertu da oholtzan. Proiektu komunikatiboan lagundu dutenei eta Iortia kultur gunera bertaratu direnei eskerrak luzatu dizkie. Bat-batean Alfredo agertu da. Basauritik bizikletaz heldu da Altsasura. Zer ari zen Alfredo Basaurin? Berri onak ekarri ditu?

Hasierak

Aitziber Etxaiz eta Olatz Irizar, Amaia Amilibiarekin batera, Guaixe sortu zuten duela 25 urte. Garai horretan kazetaritza ikasleak ziren EHUko Leioako fakultatean. Ez ziren bakarrik egon, izan ere, Sakanako euskara elkarteek parte hartu zuten sorreran. Iñaki Mundiñano euskaltzalea proiektu komunikatiboaren hasieratik dago. Hasierak zailak baina politak izan ziren.

Musika

Usain batek, irudi batek eta abesti batek bizitzaren une jakin bat gogoraraztea ekartzen dute, eta Erkuden eta Itziar Flores abeslariek eta biolin eta zeharkako txirula joleak, Aritz Goikoetxea gitarra joleak eta Luisillo Kalandraka baxu joleak Guaixeren sorreraren garaietara eraman gaituzte Zaldibobo taldearen Lurra abestiaren bidez.

Profesionaltasuna

Urdiaingo udalak udaletxean utzitako gela batean hasi zen Guaixe, eta pixkanaka handituz joan zen. Guaixe aldizkaria jaio zen. Lanak ondo banatu zituzten: Aitziber erredakzioaz arduratzen zen, Amaia maketazioaz eta Olatz publizitateaz. Hala ere, denetarik egiten zuten. Mac bat ikusi zuten lehenengo aldia harrituta gelditu ziren. Inguruan laguntzaile sare handia sortu zen.

Kazetaritza

Azken 25 urteetan kazetaritzaren mundua izugarri aldatu da. Idazteko makinatik, ordenagailura eta ordenagailutik gailu mugikorretara. Gaur egun sakelako telefono bakar batek informatzeko eta komunikatzeko ahalmen handia du. Tarima Beltza antzerki taldeko Nahikari Garciak eta Mertxe Herrerak kazetaritzaren garapena azaldu dute.

Sakandarrak

Hasieratik Guaixeren sarea izugarria izan da. Laguntzaileak, kolaboratzaileak, langileak... eta ondoren bazkideak etorri ziren. Sakandarrak Guaixeren atzean egon dira beti. Sakana ez da ulertzen Guaixerik gabe, eta Guaixe ez da ulertzen sakandarrik gabe. Proiektua handituz joan zen heinean, laguntza ere beharrezkoagoa egin zen.

Denbora eta tokia gurutzatzen direnean

Guaixek Sakana batzen du. Sakandarrek egiten dute Guaixe. Eta Sakandarrek Guaixe zoriondu nahi izan dute. Izan ere, Guaixe sare-sozial bat da, eta GuaixeStory-en bidez Sakanako hainbat elkartek, erakundek, taldek eta norbanakok zorion mezuak bidali dituzte. Castillo Suarez idazleak Guaixeren 25. urteurrenerako berariaz sortutako poesia idatzi du: Denbora eta tokia gurutzatzen direnean.

Etorkizuna

Guaixe Sakanan ongi errotu den proiektua da. Garai berrietara egokituz joan da eta erronkak gainditu ditu. Beraz, etorkizunean garatzen jarraitzeko guztion laguntza behar du: Sakandarrok Batzen gaituena delako.

Haziak

"Hazi bat erein zuten duela 25 urte. Hazia hazi da eta Guaixe zuhaitz handia da dagoeneko. Guaixeren sustraiak Sakanan errotu dira eta milaka hostotako adaburua sortu da. Guaixek adar asko ditu: handienak, agerikoenak, Guaixeko langileak dira. Eta enborretik adarrak zabaltzen dira lau haizeetara, adarretatik hostoak eta hostoetatik loreak, fruituak eta haziak. Udazkenean gaude: hostoak lurrera erortzen ari dira, hosto horiek sustraiak elikatuko dituzte, eta hazietatik basoa hedatu eta handituko duten zuhaitzak sortuko dira". Iñaki Mundiñanok 25 urte hauetan zuhaitza ernaltzen lagundu duten guztiak izan ditu presente.

Guaixeren 25. urteurrenaren dokumentala

Duela 25 urte Guaixe aldizkaria sortu zuten. Aitziber Etxaiz eta Olatz Irizar sortzaileetako bik eta Iñaki Mundiñanok hasieratik proiektuan egon den euskaltzaleak hasierei, erronkei eta etorkizunari buruz hitz egiten dute.

Gainera, hamarkada hauetan izandako sariak, musika eta aldaketak izan ditugu presente, baita poesia ere. Sakandarrek Guaixe zoriondu nahi izan dute. Beste behin, eskerrik asko.

Creative Commons lizentzia